Bilaketaren emaitzak - Ibarbourou, Juana de

Juana de Ibarbourou

Juana Ibarbourou (ezkondu aurretik Juana Fernández Morales; Melo, CerroLargo, 1892ko martxoaren 8a, Montevideo, 1979ko uztailaren 15a) uruguaitar idazlea izan zen. Abizen euskalduna bere senarrarena, Lucas Ibarbourourena, zen. Juana hogei urterekin ezkondu zen.

Literatura-ren sari nazionala jaso zuen 1959an. ''Amerikako Juana'' ezizena bere lanagatik jaso zuen. Uruguaiko Akademiako partaide hautatu zuten 1947an.

Juana Ibarbourou-ren liburuak hizkuntza ugaritan agertu izan diren, bere zenbait olerki Sabin Muniategik eta Santi Onaindiak euskaratuta daude. Amodioa du gairik behinena bere lanetan. Obra nagusiak hauek dira: ''Las lenguas del diamante ''(1919, ''Diamantearen mihiak''), berehala ospea eman zion liburua; ''Cántaro fresco ''(1920,'' Suil freskoa''), hitz lauz idatzitako olerkiak; ''Raíz salvaje ''(1922, ''Erro basa''), izadiaren amodioa azaltzen duena;'' La rosa de los vientos'' (1930, ''Haizeen orratza''), mina eta misterioaren azterketa zorrotza; ''Chico Carlo ''(1944) bere haurtzaroa kontatzen duen lana; ''Los sueños de Natacha'' (1944, ''Natacharen ametsak''), umeentzako antzerkia. 1968an bere olerki lanen bilduma bat argitaratu zuen, ''Los mejores poemas (Poema onenak)'' izenburupean. Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2
Findu emaitzak
  1. 1

    Raiz salvaje : El cantaro Fresco nork Ibarbourou, Juana de

    Argitaratua 1965
  2. 2

    Poemas nork Ibarbourou, Juana de

    Argitaratua 1961