Mariana Lorena Enriquez Ledesma, ezagunagoa Mariana Enriquez izenez (Buenos Aires, Argentina, 1973koabenduaren 6a) idazlea, kazetaria eta irakaslea da. «Argentinako narratiba berria» izenez ezagutzen den beldurrezko generoko idazle taldearen parte da, batzuek «izuaren erregina» deitzen diote. Bere narratiba genero horren barruan kokatzen da eta nazioarteko hainbat aldizkaritan argitaratu da, besteak beste, ''Granta'', ''Electric Literature'', ''Asymptote'', ''McSweeney's'', ''Virginia Quarterly Review'' eta ''The New Yorker'' aldizkarietan. Bere lanik ezagunenen artean, ''Las cosas que perdimos en el fuego'' (2016) ipuin-liburua eta ''Nuestra parte de noche'' (2019) eleberria nabarmentzen dira. Azken horri esker, Herralde Eleberri Saria jaso zuen.
Wikipediatik informazioa lortu