Bilaketaren emaitzak - Castaneda, Carlos
Carlos Castaneda
Carlos Castaneda (benetako izena: Carlos César Salvador Arana Castañeda) (Cajamarca, 1925eko abenduaren 25a-Los Angeles, 1998ko apirilaren 27a) AEBetako antropologo eta idazlea izan zen, perutar jatorrikoa . Ospetsu bihurtu zen mundu osoan bere entrenamendu eta iniziazio xamanikoari buruzko kontakizunengatik, Juan Matus izeneko indiar yaquitarraren eskutik.Perun jaioa, 1951an AEBtara lekualdatu zen. Geroago, Los Angelesko Kaliforniako Unibertsitatean antropologia ikasi zuen, bere gradua, lehen, eta doktoretza, gero, lortuz.
Bere anonimotasunari garrantzi handia eman ziolako, bere biografiaren pasarte asko ez dira ondo ezagutzen.
Bere lehenengo lanak, "''The Teachings of Don Juan''"-ek (1968) arrakasta handia lortu zuen, eta trilogia baten abiapuntua izan zen. Castanedak 28 milioi liburu baino gehiago saldu zituen, eta bere lanak 17 hizkuntzetara itzuliak izan ziren .
Bere liburuetan, modu autobiografikoan idatziak, bere maisu eta gida kontzientziaren esplorazioan Don Juan azti yaquitarraren irakaspenak jasotzen ditu. Bere gidaritzapean, kontzientziaren egoera berezien unibertsoan buru-belarri sartu zen egilea. Hasiera batean, substantzia psikotropikoen bidez, eta geroago substantzia horiek gabe, zentzumen fisikoetatik harago dauden errealitateetara iristeko bere barne-gaitasunak kontrolatzen ikasi zuenean .
Bere obran (11 liburu, guztira) XX. mendeko 60ko hamarkadako elementu kontrakulturalak mistizismoarekin, xamanismoarekin eta antropologiarekin nahasten dira.
Aditu askok Castanedaren lanak fikzio antropologiko hutsatzat jo arren (Don Juanen existentzia bera ukatuz), bere jarraitzaileek haren kontakizunen benekotasuna sutsuki defendatzen dute . Wikipediatik informazioa lortu