Bilaketaren emaitzak - Borges, Jorge Luis

Jorge Luis Borges

Jorge Francisco Isidoro Luis Borges (13px| audio) (Buenos Aires, 1899ko abuztuaren 24a - Geneva, Suitza, 1986ko ekainaren 14a) argentinar idazle bat izan zen. Ipuinak, saiakerak eta olerkiak idatzi zituen batez ere. Latinoamerikako literaturaren egile ospetsuenetariko bat izan zen, eta Julio Cortazarrekin batera argentinar idazle ezagunena. Zenbait aldiz Literaturako Nobel sarirako izendatu zuten, baina ez zioten inoiz eman. Miguel de Cervantes saria irabazi zuen 1980an.

Liburuzain, irakasle, jendaurreko hizlari eta itzultzaile izan zen. Bere bi liburu ezagunenak, ''Ficciones'' eta ''El Aleph'', 1940ko hamarkadan argitaratuak, fantasiazko gai komunen bidez lotutako ipuin bildumak dira. Gaiak ematen die batasuna narrazio laburrei: ametsak, labirintoak, liburutegiak, ispiluak, klepsidrak, fikziozko egileak eta Europako mitologia (greziarra eta eskandinaviarra, kasu). Borgesek bere literaturan ideia filosofikoak esploratzeko argumentuak erabiltzen zituen; esate baterako, oroitzapena, betierekotasuna eta literatura bera: metaliteratura egiten zuen maiz, beraz. Kritikari askoren iritziz, XX. mendeko literatura hispanoamerikarraren errealismo magikoaren hasiera, hein handi batean, haren lanari zor zaio.

Haurtzaroa Buenos Airesen igaro ondoren, Borges Suitzara joan zen bizitzera familiarekin, 15 urteko nerabe zela, 1914an. Suitzan Collège de Genève ikastetxean ikasi zuen. Garai haietan, Borges familiak sarri bidaiatu zuen Europan zehar. 1921ean Argentinara itzuli ondoren, Borges literatura aldizkari ultraistetan argitaratzen hasi zen poemak eta saiakerak. Literaturari nolabait loturiko ofiziotan ibili zen, liburuzain, irakasle eta hizlari gisa. 1955ean, Argentinako Liburutegi Nazionaleko zuzendari eta Buenos Airesko Unibertsitateko ingeles literaturako irakasle izendatu zuten. 1956an, 55 urterekin, ia erabat itsu geratu zen. Kritikari batzuek iradoki izan dute haren itsutasun progresiboak bultzatu zuela irudimenaren bidez sinbolo literario berritzaileak sortzera.

1960ko hamarkadan, haren lana Ameriketako Estatu Batuetan eta Europan itzuli eta argitaratu zen. Ingelesera itzuli eta gero, nazioarteko ospea lortu zuen, 1961ean, Samuel Beckettekin batera lehen Formentor saria jaso zuenean. 1971n Jerusalem saria irabazi zuen; haren nazioarteko ospea urte horien artean sendotu zen, ingelesezko itzulpenen eskuragarritasunak hauspotua. García Marquezen ''Cien años de soledad'' lanaren arrakastak eta Latinoamerikako literaturaren loraldiak —nahiz eta bere partaidetza erlatiboa izan— Nobel sarietako hautagaitza eman zioten zenbait urtetan. Borgesek Genevako bere gaztaroko hiriari eskaini zion azken liburua, ''Los conjurados'', eta Genevan bertan hil zen 1986an. J. M. Coetzee idazle eta saiakeragileak Borgesi buruzko liburuan esan zuenez, «berak, beste inork baino gehiago, fikzioaren hizkuntza berritu zuen, eta horrela bidea ireki zion hispanoamerikar eleberrigileen belaunaldi oparo bati».

Sari ugari jaso ondoren, Borges polemikoa ere izan zen jarrera politiko kontserbadore eta elitistengatik. Hain zuzen, kritikarien artean eztabaidatu izan da ea haren jarrera politiko atzerakoiak eragotzi ote zion Literaturako Nobel saria irabaztea, hiru hamarkadatan hautagai izan arren.

Intelektual kosmopolita, haren estilo original sotilak eta erabiltzen zituen gaiek bereizi zuten garaiko Argentinako beste idazleengandik. Borgesen idazkera guztiz pertsonala zen, berezia, inolako estetika edo ideologiaren mende kokatzen ez zena. Gainera, barrokoaren oparotasuna eta isekarako joera biltzen zituen hizkuntza baten asmatzaile izan zen. Wikipediatik informazioa lortu
Findu emaitzak
  1. 1

    Ficciones nork Borges, Jorge Luis

    Argitaratua 1971
    Libro
  2. 2

    Libro de sueños nork Borges, Jorge Luis

    Argitaratua 1976
  3. 3

    Otras Inquisiciones nork Borges, Jorge Luis

    Argitaratua 1991
  4. 4

    El libro de arena nork Borges, Jorge Luis

    Argitaratua 1975
  5. 5

    El Aleph nork Borges, Jorge Luis

    Argitaratua 1976
    Libro
  6. 6

    Historia Universal de la Infamia nork Borges, Jorge Luis

    Argitaratua 1976
  7. 7

    El informe de Brodie nork Borges, Jorge Luis

    Argitaratua 1972
  8. 8

    Evaristo Carriego nork Borges, Jorge Luis

    Argitaratua 1955
  9. 9

    Historia de la Eternidad nork Borges, Jorge Luis

    Argitaratua 1953
    Libro
  10. 10

    El Hacedor nork Borges, Jorge Luis

    Argitaratua 1961
  11. 11

    Discusion nork Borges, Jorge Luis

    Argitaratua 1989
  12. 12

    Evangelios Apocrifos I nork Borges, Jorge Luis

    Argitaratua 1985
  13. 13

    Evangelios Apocrifos II nork Borges, Jorge Luis

    Argitaratua 1985
  14. 14

    La moneda de hierro nork Borges, Jorge Luis

    Argitaratua 1976
  15. 15

    Narraciones nork Borges, Jorge Luis

    Argitaratua 1983
  16. 16

    Elogio de la sombra nork Borges, Jorge Luis

    Argitaratua 1969
  17. 17

    El oro de los Tigres nork Borges, Jorge Luis

    Argitaratua 1972
  18. 18

    El tamaño de mi esperanza nork Borges, Jorge Luis

    Argitaratua 1994
  19. 19

    Discusión / nork Borges, Jorge Luis,, 1899-1986

    Argitaratua 1996.
    Libro
  20. 20

    La piedra lunar nork Collins, Wilkie, Borges, Jorge Luis-prol.

    Argitaratua 1972