Bilaketaren emaitzak - Aristoteles
Aristoteles
Aristotelesen bizitza eta pentsamenduari buruzko bideoa.}} Aristoteles (, Estagira, Mazedonia, K.a. 384 – Kaltzis, Eubea, K.a. 322) Grezia klasikoko filosofo eta polimata bat izan zen. Platone ikasle izanda, Lizeoaren, eskola peripatetikoaren eta tradizio aristotelikoaren sortzailea izan zen. Haren idazkiek gai asko jorratzen dituzte, besteak beste, fisika, biologia, zoologia, metafisika, logika, etika, estetika, poesia, antzerkia, musika, erretorika, psikologia, hizkuntzalaritza, ekonomia, politika, meteorologia, geologia eta gobernua. Aristotelesek aurretik zeuden filosofien sintesi konplexu bat eratu zuen. Haren irakaspenetatik jaso zuen, batez ere, Mendebaldeak bere lexiko intelektuala, problemak eta ikerketa metodoak. Horren ondorioz, haren filosofiak eragin paregabea izan du Mendebaldeko ia jakintza mota guztietan, eta gaur egungo eztabaida filosofikoaren xede izaten jarraitzen du.
Ez dago datu askorik haren bizitzaz. Aristoteles Estagira hirian jaio zen, Greziako iparraldean. Aita, Nikomako, Aristoteles haurra zenean hil zen, eta tutore batek hazi zuen. Hamazazpi edo hemezortzi urterekin, Atenasko Platonen Akademiarekin bat egin zuen eta bertan egon zen 37 urte bete arte (K.a. 347). Platon hil eta gutxira, Aristoteles Atenastik atera zen, eta, Filipo II.a Mazedoniakoak eskatuta, Alexandro Handiaren tutore izan zen K.a. 343tik aurrera. Lizeoan liburutegi bat ezarri zuen, ehunka papirozko liburu ekoizten laguntzeko. Aristotelesek argitaratzeko tratatu eta elkarrizketa dotore asko idatzi zituen arren, haren ''Corpus Aristotelicum'' jatorrizko ekoizpenaren bostena baino ez da, eta horietako bakar bat ere ez zen argitaratu.
Aristotelesen iritziek goitik behera aldatu zuten Erdi Aroko filosofia. Zientzia fisikoaren eragina Antzinate Berantiarretik eta Goi Erdi Arotik Pizkundera arte zabaldu zen, eta ez ziren sistematikoki ordezkatu Ilustrazioa eta mekanika klasikoaren teoriak garatu ziren arte. Haren biologian aurkitutako behaketa zoologiko batzuk —hala nola, olagarroaren ektokotilo besoa (ugaltzekoa)— ez ziren sinesgarriak izan XIX. mendera arte. Erdi Aroan ere eragina izan zuen filosofia judu-islamikoetan, baita kristau teologian ere, bereziki Eliza Goiztiarraren neoplatonismoan eta Eliza Katolikoaren tradizio eskolastikoan. Erdi Aroko eruditu musulmanen artean «lehen Irakaslea» esaten zioten eta Erdi Aroko kristauen artean —Tomas Akinokoak, adibidez— «filosofoa» esaten zioten; Dante poetak, berriz, «dakitenen maisua». Haren lanek logika ezagunaren lehen azterketa formala osatzen dute, eta Erdi Aroko jakintsuek aztertu zituzten, hala nola Petri Abelardo eta Jean Buridan filosofoek.
Aristotelesek logikan izan zuen eragina nabarmena izan zen XIX. mendera arte. Gainera, haren etikak, beti eragin handia izan arren, indar berria hartu zuen bertuteen etika XX: mendeko filosofian gailendu zenean.
Aristotelesek izengoiti edo deitura asko jaso izan ditu historian zehar, besteak beste, «logikaren aita», «biologiaren aita», «zientzia politikoaren aita», «zoologiaren aita», «enbriologiaren aita», «lege naturalaren aita», «metodo zientifikoaren aita», «erretorikaren aita», «psikologiaren aita», «errealismoaren aita», «kritikaren aita», «indibidualismoaren aita», «teleologiaren aita» eta «meteorologiaren aita». Wikipediatik informazioa lortu